XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ministroari erran zion general harrek etzuela hartuko gizonik; hangoak aski izanen zituela eta bera goanen zela.

Partitu zen bere karrosa hartuta.

Atheratzen zaio bidean atcho bat.

Galdetzen dio atcho harrek: Norat zoazi, tristea?.

Gerlarat izendatu nau Ministroak...

Atchoak erran zion: Zure bidean, atchemanen dituzu hiru gizon; galdetuko darotzute eian norat zoazin eta laguntzarik behar duzun...

Hala-hala gertatu zen, eta generalak erran zioten gizoneri: Bai, toki tcharrerat noha, eta hala balinbaduzue bolondatia, zatozte nerekin!...

Egin zion batek: Etzaiztela hizi; han hemen eginen dut, nik, piaia, ikusteko denak nola diren; espia izanen naiz .

Bertzeak egin zion; Etsaien bonbak haiza batez berritz botatuko diozkatet bereri beren gainean....

Hirugarrenak berritz erran zion etsaien dorre zitadela guziak botako ziozkatela lurrerat.

Presentatu ziren lau gizonak gerla lekurat.

Eman ziozkaten etsaien soldado tropa handi batzuen mustrak, alde guzietarik, bazter guziak betetzen balituzte bezala.

Orduan, lothu zitzaizkoten etsaiak alde guzietarik mustra hoiki tiroka.

Haize emaile gizon harrek igorri ziozkaten haize batez etsaieri deskargatzen zuten guzia beren gainerat.

Oren erdi baten buruko, izan zen etsaia suntsitua.

Gerla, hortan bururatu zen eta generalak nahi zuen ethorri gibelat bere hiru lagunekin; bainan, hiruek utzi zuten eta suntsitu zitzaizkon erraten ziotelarik desiratzen ziotela piaia on bat.

General hori ongi penarekin utzirik bere lagunak, heldu zen etcherat bere karrosarekin.

Atchoa atcheman zuen bidean eta galdetu zion eian piaia ongi egin zuen....

Erran zion generalak: Sekulan ez ditut ene lagunen alderako zorrak pagatuko!.

Atchoak erran zion: Bai, pagatuko ditutzu Orrhoitzen zarenean, aski ditutzu Pater, Ave ta Gloria erratea, eta zure obligazioneak pagatuak izanen ditutzu...

Generala ethorri zen bere familiarat.

Senhar emazteak, ederki antolatu ziren.

Atcho harek eman zion generalari behar zituen guziak, bai gerlaren irabazteko, bai familian ongi bizitzeko; eta, ordutik, ederki bizi izatu ziren eta famampicirc;lia eder bat hazampiuml; zuten!....

Hala ez bada, hala gerta dadiela!!.

Josepe Amorenak emana 1923 an Alemanian ikasia zuen, presonier baten ganik, 1870-eko gerla ondoan, Alemanian 9 ilabethe et'erdiz, presonier egon zelarik